Maeght Unibertsoa

Chillida Lekuk Maeght Unibertsoa erakusketa aurkezten du

Datorren abenduaren 2an, Chillida Lekuk Maeght Unibertsoaren ateak irekiko dizkio publikoari. Eduardo Chillidaren obren eta Aimé Maeght arte-merkatari historikoak eta bere emazte Margueritek lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen du erakusketak. Hala, honako hauen pieza nabarmenak izango dira ikusgai museoan: Georges Braque, Alexander Calder, Alberto Giacometti, Pablo Palazuelo, Julio González, Jean Arp, Barbara Hepworth, Antoni Tàpies, Joan Miró eta Marc Chagall.

Chillida Lekun egingo den nazioarte mailako garrantziko lehen talde-erakusketa hau Eduardo Chillidaren jaiotza-mendeurrenaren egitarauaren barruan dago.
Saint-Paul-de-Venceko Maeght Fundazioaren omenez sortu zen ekimena. Fundazioan sormen-, utopia- eta askatasun-giroa arnasten zen, bereziki udan, mota guztietako kultur ekitaldiak hartzen zituenean, eta aurkezten diren obren artistek bizitu egin zuten hori.