Topaketa-lekua IV

Lugar de encuentros IV [Topa-lekua IV] Chillida Lekun bisitari

Zero Grabitatearen erakusketaren luzapen gisa, museoak Bilboko Arte Ederren Lugar de encuentros IV [Topa-lekua IV] obra hartuko du aldi baterako, 13,5 tonako eskultura esekia dena, eta horretarako Chillida Lekun egitura berri bat diseinatua izan da.

Eskultura handi hau, hormigoi armatuan egina 1973 eta 1974 urteen artean, zazpi lanen sail baten parte da, gehienak eskala monumentalekoak eta toki publikoetan erakusteko pentsatuak.

Proiektua egiteko, Chillida Lekuk Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuko laguntza ekonomikoa izan du. Gainera, egitura sortzeko, lankidetza-proiektu bat egin da Euskadiko ingurune teknologikoan, eta lantaldeak sortu dira proiektuaren erronka teknikoei eta artistikoei aurre egiteko. Tecnaliak –Estatuko ikerketa eta garapen teknologikoko zentrorik handiena da– diseinatu du egitura, eta lurraren baldintzetara egokitu du. Bestalde, Loire Gestampek hura gauzatu eta instalatzeko laguntza eman du. Proiektua egiteko, gainera, ezinbestekoa izan da lurraldeko industria-enpresekin egindako lankidetza estua: Langoitia, Grúas Goiherri, Construcciones Iturrioz, Embalan3, Transbillasante, Pinturas Alkorta eta Bezabala.