Europako Museoen Foroak Chillida Leku saritu du gizarteratze kategorian

Harrera, Inklusioa eta Partaidetzako Portimão Museo Sariak museoak giza eskubideekin, justizia sozialarekin, musikarekin eta filosofiaren lotutako balioak sustatzeko egindako lana aitortu du.

 

Europako Museoen Foroak Chillida Leku saritu du Harrera, Inklusioa eta Partaidetzako Portimão Museo Sariarekin, joan den igandean Bartzelonan egin zen European Museum of the Year Awards (EMYA) sarien ekitaldian. Sari horrek museoaren izaera inklusiboa ospatzen du: bere ingurune fisikoak eta giza balioek, bai eta bere erakusketek eta programa publikoek ere, museoa bisitatzen duten persona guztiak museoaren parte senti daitezen laguntzen dute.


Chillida Lekuk agenda sozial aktiboa du, horregatik saritu dute sektoreko sari garrantzitsuenetan. Epaimahaiak elkarrizketa eta tolerantzia indartzeko adierazpen multisensoriala eta multisortzailea erabiltzen duten programak eta jarduerak azpimarratu ditu.

Aurkezpen bideoa ikusi

 

EMYA (European Museum of the Year Awards) :

EMYA (European Museum of the Year Awards) erakundeak berrikuntza eta kalitate publikoaren bikaintasuna bultzatzen du museo praktikan. Hala, sektore barruan sareak sortzea eta ideia eta praktika jasangarriak trukatzea bilatzen du. Gainera, herritarrak, demokrazia, giza eskubideak, jasangarritasuna eta kulturak eta muga sozial eta politikoak gainditzea dira konpromiso esparru orokorreko ardatzak bere lanean. Programako hainbat sarik balio horien alderdi eta dimentsioak islatzen, irudikatzen eta nabarmentzen ditu.